jueves, 1 de noviembre de 2007

Latzen, infernuko ateetan


Pasadan urriaren 2an, Latzen taldea eszenatokietan bueltan zela iragarri zuen Donostian emandako prentsaurreko batean. Momentuz kontzertu jakin batzuk eman eta DVD bat kaleratzeko asmotan daudela adierazi dute soilik. 1999ko abuztuan desegitea erabaki zutenetik 8 urte pasatu dira jada, eta geroztik, hainbat proiektu desberdinetan ibili dira murgilduta taldekideak, hala nola "Sen", "Une", "Potemkin" eta "Amonal".

Txikitako musika taldeetan maitatuenetakoa izanik, sentsazio arraroa da berriro kantu haiek berreskuratzea; "ardi larruz", "itsutu", "ze ingo xu?",... baita "laztana" noski, baina azken hau entzunagoa dut tabernetan, jaietan, etab.

Ongi gogoratzen dut Xabik eman zidala taldearen banatzearen berri, elizako iturritik hurbil. Gaur egun dena zeharo aldatu den arren, polita da minutu batzuk hartzea "kontzientzia ala infernua" zinta walkmanean berriro entzun eta garai hura gogoratzeko.

Oraingoan haien zuzeneko bat ikusteko aukera izatea espero dut. Hau nostalgia...


No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.