viernes, 9 de noviembre de 2007

I am trying to break your heart


Wilco rock talde amerikarra dugu. "Yankee hotel foxtrot" laugarren diskak, sekulako oihartzuna eragin zuen kritika eta hedabideengan, eta honen grabazio lana bukatua zela, Repise records utzi zuten Nonesuch records-ekin sinatzeko 2002. urtean. "I am trying to break your heart" dokumentalak, taldearen garai hontako gorabeherak, kezkak, etab. islatzen ditu ordu eta erdi inguruan. Formato eta argazkilaritza aldetik oso erakargarria iruditu zait, zuri beltzean eta guzti, baina ingelesezko azpitituluekin ez naiz ongi moldatu.

Gaur bertan Madrilen joko dute, bihar Zaragozan, eta igandean bisita egingo digute ere bilbotarroi, Euskalduna aretoan gaueko 9tatik aurrera. Sarrerek 33-40 € inguru balio dute, garesti samar niretzat. Pena izango da etxean geratzea baina zer egingo diogu ba.


1 comentario:

Mikel Dominguez Ballesteros dijo...

Zeoze eskatuko deutsut, ze Shuarmak ondo berba egin zuen honeen inguruan.

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.