jueves, 18 de octubre de 2007

Agur Hellacopeters


Pasadan urriaren 13an berri txarra eman zigun Hellacopters taldeak webgune ofizialeko komunikatu baten bidez. Rock&roll-ez betetako 13 urteren buruan, Sueziarrek taldea uzteko erabakia hartu dute. Banatzearen arrazoiak pisuzkoak eta oso pertsonalak direla adierazi dute, gehiegi sakondu gabe.

Zazpigarren eta azken lan baten grabaketa prozesua bukatu berri dute, eta datorren urtearen hasierarako salgai egotea espero da. Horrez gain, Europa eta Eskandinabian barrena emanaldi sorta bat antolatzeko asmotan daude, azken agur gisa.

Europar rock&roll talde handienetako bat badoa :(

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.