jueves, 11 de octubre de 2007

BUM festibalaren dohako kontzertuak

Hip-hop gaua izan genuen pasadan ostiralean Bilboko "bilborock" aretoan, BUM festibalari hasiera eman zioten kontzertuak zirela eta. Arratsaldeko zazpiak aldera hasi zen ekitaldia Zaragozako "Tres Monos" taldearen esku, baina berandu ibili nintzenez ez nituen ikusi.

"Ñete"-ren emanaldia izan zen ikusi nuen bakarra, eta justu heldu orduko hasi zen zortziak inguru zirela. Eroso eta segurtasunez ekin zion MC kantauriarrak kontzertuak iraun zuen 45 minutuetan zehar, estilo gordin eta zorrotza erakutsiz. Ohiko errimak botatzeaz gain, laster kaleratuko duen diska berriaren kantu batzuk ere oparitu zizkigun guztion sorpresarako. Ikusle aldetik aretoa nahiko beterik zegoen eta jendearen harrera ona izan zen, hortaz, saio atsegina alde guztietatik.

Laster joan behar izan nuen, beraz gainerako kontzertuak ikusteko aukera ez nuen izan zoritxarrez.


No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.